IZABAko DUATLOIA - LO EGITEKO ESKAINTZA

Izabako Kirol Elkarteak antolatutako lehiaketa

VI Izabako Duatloi 2008


LO EGIN IZABAN 10 EUROGATIK

Izaban asteburu osoa pasatzeko gogoak baldin badauzkazu eskaintza ezinhobea daukazu hemen:
- Lo egin ezazu larunbatetik igandera Oxanea Aterpean 10 EUROgatik.
Eskaintza Izabako VI Duatloiean parte hartzen duten duatletei eta bere lagunei zuzenduta dago. Guztira 51 ohe daude lo egiteko.
Igandean, gainera, Erronkari Araneko txirrindulariekin bueltatxo bat ematera joateko aukera eskeintzen dizuegu. Horrela gure inguruko txokorik politenak ezagutzeko aukera izango duzue.
Eskaintza honetan interesatuta egonez gero deitu 608520587 telefonora edota bidali mezu bat gure helbide elektronikora.
Erreserba egiteko epea maiatzaren 6an bukatuko da.